XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) azkar-azkar esan dit baietz, ongi pentsatu duela eta BAIETZ!, bihar bazkalostean paseatzera joan gaitezkeela eta hondartza gaineko erloju handian geratuko garela...

Ene, ene, ene!

Gaur ere amaren bila joan naiz.

Tarte batean isil isilik etorri gara, baina halako batean ABIOIAK! atera zait ohargabean.

Amak aurpegi harrituarekin begiratu dit, gero honakoa esateko: Zer habil, motel, txolintzen hasia, ala?

Nik une horretan auzuneko loro ttikiarekin oroitu naizela erantzun diot, edo hobeki esan, desenkusatu naiz.

Gure auzunean bada loro ttiki eta bitxi bat, aldika aldika, zalaparta batean eta hegoei eraginez ABIOIAK, ABIOIAK! esaka hasten dena.

Kontua da gerra garaian, hegazkin bonbardaketariak hurbiltzen zirelarik, jendeak ABIOIAK, ABIOIAK! deiadar egiten zuela, eta denak beldurrak akabatzen han edo hemen babesten zirela (...).